Euskaltegietako ikasleentzako diru-laguntzak. 2021eko deialdia
2021eko irailaren 9tik urriaren 8ra bitartean, 2020-2021 ikasturtean euskaltegian edo autoikaskuntzako zentro homologatu batean euskara-maila baten ebaluazio-proba gainditu duten, HABEren egiaztapen-deialdien bidez ziurtagiria lortu duten edo maila baliokideren bat egiaztatu duten ikasleentzako diru-laguntzarako eskabidea bete ahal izango da.
Diru-laguntza deialdi honi buruzko informazio zehatza, helbide honetan.